Leire Alonso (Biolontxeloan), Josu Jimenez, Inma Zestau eta Ainara Maia
Olerkari laguneri
Hatsa elkartearen
arduradun naizenez , ''Hatsakide'' batzuek ez usteko omenaldi
erraldoi bat egin didate.Lur barnean sartu beharko nuke, bihotza
erdibiturik hain gaindizka egin dizkidaten goraipemenentzat, baina
badakit arras ongi, laudorio horiek, ''Hatsa''ko kide guzieri zor
ditudala, beren idatziek dutelako, ahalgerik gabe proposatzen dutan
liburu hutsaren orrialde xuri guziak esku zabalez betetzen . Beraz
neri bihurtu goresmen guziak(Josu Jimenez-Maia,Ainara Maia,Eneritz Abruza, Juankar Mugartza,Begoña Zestau,Inma Zestau,Marisa Arruabarrena, Tere Irastorza, Agurtzane Anduetza, Juanmari Apaolaza, Leire Zabala-Telleria, Idoia Beratarbide , Oier Guillan), gehi, duela zonbait egun , Joanmari
Irigoienek igorri dizkidanak , bai eta, Mozkutik Leire
Zabala-Telleriarenak ,eta ere Romatik, Alex Mendizabal-enak , gehi oraino Eukene Lizeagarena ere ,:
olerkarieneguna6 blogean... ezarri ditut , jakinez denak...nereak bezainbat zuenak ere direla …..
olerkarieneguna6 blogean... ezarri ditut , jakinez denak...nereak bezainbat zuenak ere direla …..
Auxtin Zamora
.
Josu Jimenez-Maia ren hitzaldia
Sofokles greziarrak zionez, ''Espero ez
den poza baino poza haundiagorik ez da ''
Poza handiz biltzen gara urtero
hemen, Larraldean eta aurten ere espero izateko poza hartu dugu
berriz ere lagun zaharrak ikustean, eta baita lagun berriak egitean
ere. Egia da Hatsaren Egunaren karietara batzuk elkar ikusten dugula
soilik urtean behin ; egia da ,bestalde , Hatsaren Egunean
ezagututako lagun bat beste nonbait topatzean – Hatsaren poesiak
emandako poza espero gabe berritua- ematen duela poza haundia. Are
poza handiagoa ematen du lagun berriak egiteak,urterik urte Hatsaren
poesiaren arrimora beti aurpegi berriren bat , hats berriren bat ,
gehitzen zaiolako taldeari.
Eta taldea diot, oso talde sui generis
izanik ere, eta taldea bada batez ere Auxtinek egindako lan
eskergarriari esker izan da, hori bai dela pozgarria, Auxtin Zamora
izatea den bezalakoa, langile fina eta umila,euskaltzale suharra eta
eskuzabala. Espero ez den poza baino poza handiagorik ez da zioen
Sofokles zaharrak, eta egia bada eta gure azpilanaren oihartzunik
heldu ez bazaio gure lagunari, espero ez duen opari xume bat eman
nahi diogu Hatsaren buru , beso, bihotz eta giharra den Auxtin
Zamorari.
Ainara Maiaren lekukotasuna
HATSAREN POESIA 18 urtez euritan nahiz
ateri
gure eskerrik beroenak
nahi dizkizugu zuri,
Auxtin ageri
Gure irribarrerik zintzoenak
gaurko eguna argi dezagun maitasunez ia
eri.
Oxtikenian hats hartu nuen
lehenbizikoz,
poeta ilustre ta ezezagun artean
gureasoekin joan nintzen 2001ean
eta Larradera lekutu ginen gero,
arnas sakon hartu ta elkarri hats
ematen segitzeko,
oxtikenetik larraldera,
hats eman ta hartuz laketu gara
**************************
Eneritz Abruza-ren lekukotasuna
Non gure sormenaren arima
biluztuz Senpereko larreetan,
sentipenak hitz bilakatuz eta hitzak
kantu .
***********************************
Juankar L.Mugartza-ren lekukotasuna
Gaua zelarik
argi bat ikusi genuen izar itzalien
artean
itzalen atzean
poesiaren maitale ginenok
inork ere bere babesa ematen ez zigun
umezurtz hauek
Eta argia erakutsi zigun agian ez
baina olerkariak
Euskal olerkariak ginela
berari esker
********************************************
Begoña Zestau-ren lekukotasuna
Umiltasunetik sakonenean,
bizkorrenean ;
Ixiltasunetik adierazkorrenean,
gure esanak eta esanahiak apal-apal
jaso,
eta, urtero-urtero , emozioen zirraraz
gozatzeko bidea ireki zigun ;
Bere begien urdina eta irriparra bidelagun izanik .
****************************************************
Ima Zeztauen lekukotasuna
Txapela azpian
Mundua agerian
Auxtin du izena
Zamora abizena.
Biziaren ikuskera
Muga askoren gainera
******************
Josu Jimenez Maiaren lekukotasuna
Isiltasuna ez da sekula hutsa
ez hutsaren hurrengoa
ez hutsala .
Idatzi ez dudana
idatzi nahi dudana da..
Lan isiletik sortzen da Hatsa
norberaren hats, hitz bihurtua,
Auxtini esker , urteroko hitzordua
hutsik egin gabe.
Eta isil nadin,isiltasuna ez baita
sekula hutsa
ez hutsaren hurrengoa
ez hutsala.
Marisa Arruabarrena-ren lekukotasuna
Amildegi ertzean nengoelarik
ezagutu nuen Auxtin
Eta orduan
iluntasun garratza
argi bihurtuz
eta mina
xamurtuz...
Ireki zizkidan Larraldeko
leiho eta ateak.
Eta orain
Eta orain
nola eskertu bere lana ?
Nola esan maite dugula ?
Ba dakigun modu bakarrean...
Aupa zu Auxtin !
************************
Tere Irastorzaren lekukotasuna
Norberarentzat bakarrik ez diren hitzak
denon hats bihurtzen dira.
Arnas hori poesiaren hasiera,
eta Agustin, zu hats emaile lehena
****************************
Agurtzane Anduetza-ren lekukotasuna
Irrintzi bat entzun da,
Mendi tontorrean.
Goazen olerkari danok,
Bertso baten atzean...
Mila esker Auxtin,
irrintzi eta olerkia
izateagatik..
***************
Juan Mari Apaolaza ren lekukotasuna
Urrutira begiratu, eta bertan arakatu
erlatibitateak bakoitzaren denbora
luzatzen du
zuk poesian topatu duzu aurrera salto
egiteko leku
konturatzerako, denbora asko irabazi
arazi diguzu
Argazkia ulertzen duzu
argazki bakoitzak daramana idatziz
askatzen duzu
gordetako denbora zatiak hitzez
finkatzen dituzu
zuri esaten bai dizute, guri kontatu
diezaguzuna
Poesiaz eta argazkiez lotzen gaituzu
Hatsan
gustura hartzen dugu zure gonbita
jakin izan duzu nola eraiki
bestela galduko ziren gure kontuekin
Auxtin Zamorari omenaldia
************************
Leire Zabala-Telleriaren
lekukotasuna
Mozkutik
Mila esker eta eskerrik hanitx
Auxtin Zamora-ri
Hatsa elkarteraren bidez euskaldunon
artean,
euskara, poesia eta bizitza
elkarbanatzen laguntzea gatik ,
bai Euskal Herrian bai atzerrian.
*********************************************
Joanmari Irigoienen lekukotasuna
Milesker zuri, Auxtin,
Hatsaren hats,
eta milesker zure inguruan dabilen
jende horri,
jende xaloa eta apala,
jende sanoa,
lan isilari esker
Poesiaren Eguna
urtean behin
posible egiten
duena,
urtean behin
Lurra Zeru bihurtzen
laguntzen
diguna…
baita Zerua Lur ere, hainbatetan,
zeren poesia Lurra den eta Zerua den,
irria eta haserrea,
errealitate magikoa eta errealitate
gordina,
matxura existentziala eta jainkozko
miraria,
denbora eta desdenbora:
gora Auxtin Zamora!
Altzan, 2016ko urtarrilaren 16an
Alex Mendizibalen lekukotasuna
Buongiorno Eromatik Auxtin,
Idoia Beratarbide eta Oier Guillan-en lekukotasuna
Kaixo Auxtin
poz handiz jaso dugu, beste behin ere, Hatsa bilduma, eta ohiko moduan altxorrak topatu ditugu poemen artean. Tartean, asko gustatu zait zurea, etxe-izenekin egindakoa... performance bat egiteko ezin aproposagoa!
Honakoa azken urtea izango duzula ere irakurri dugu Maiatzen, pena handiz. Hurrengorik ez da egongo beraz? hala izan edo ez, bihotzez diogu Errenteriako lagunek Hatsaren bilduma oso garrantzitsua izan dela guretzat, jende zoragarria ezagutzeko aukera eman digula, oso lagungarria egin zaigula gure testuak plazaratzen eta zabaltzen hasteko orduan. Hatsak leku berezia du gure poesia-bihotzetan, eta baita Auxtinek ere gure lagunik berezienen zerrendan.
espero dut oso laster egongo garela, ZORIONAK beste behin egindako lanagatik!!!!
besarkada estua
Idoia eta Oier
**********
Eukene Lizeagaren lekukotasuna
Eukene Lizeaga
Alex Mendizibalen lekukotasuna
Buongiorno Eromatik Auxtin,
jaso nuen HATSA 2016. Beti bezala izugarrizko pozarekin.
Egiten duzun lanaren garrantzia eta edertasunak ez du parekorik.
Erabat azpimarragarria iruditzen zait zuzenketak ez egitea. Hori oso oso gutxi gertatzen da euskal literaturan zoritxarrez.
Bestalde adin eta interes desberdineko horrenbeste jenderen poesiak bilduak izatea gozamen handia da niretzat.
Berriz ere eskerrik asko Auxtin
Kaixo Auxtin
poz handiz jaso dugu, beste behin ere, Hatsa bilduma, eta ohiko moduan altxorrak topatu ditugu poemen artean. Tartean, asko gustatu zait zurea, etxe-izenekin egindakoa... performance bat egiteko ezin aproposagoa!
Honakoa azken urtea izango duzula ere irakurri dugu Maiatzen, pena handiz. Hurrengorik ez da egongo beraz? hala izan edo ez, bihotzez diogu Errenteriako lagunek Hatsaren bilduma oso garrantzitsua izan dela guretzat, jende zoragarria ezagutzeko aukera eman digula, oso lagungarria egin zaigula gure testuak plazaratzen eta zabaltzen hasteko orduan. Hatsak leku berezia du gure poesia-bihotzetan, eta baita Auxtinek ere gure lagunik berezienen zerrendan.
espero dut oso laster egongo garela, ZORIONAK beste behin egindako lanagatik!!!!
besarkada estua
Idoia eta Oier
**********
Eukene Lizeagaren lekukotasuna
Joan de urtean, Auxtin Zamorari omenaldia egin zioten. Ez nuen aukera izan neurea egiteko. Hots, gaur, berandu ez dela espero dudanean,nirea egiten diot- Eukene Lizeaga
Auxtin Zamora
Larraldeko paisaiak,
mendi eta inguruak,
bere hatsaren gabe
ulert ezinak diren antzera,
ezin dut Senpere ulertu
Auxtinen egotea gabe.
Bere izaerak,
bere egiteak,
blaitu gaitu guztiak,
Euskal-herriko poetak
zor dioguna,
haizean, lurrean,
zuan, uran,
eta gure Urtzian,
Betirako gordeak
izango dira.
Eukene Lizeaga
Auxtin-i eskaini lore sorta