''Egunsentia' Amaiur B. Blasco--ren liburuaren aurkezpena


MAIATZ ARGILALETXEAren eskutik: "EGUNSENTIA" LIBURUAREN AURKEZPENA 
EKAINAK 21  18:00, Louise Michel liburudendan (Bilbo)



Amaiur B. Blascok " Egunsentia" poesia liburua aurkeztuko du eta berarekin batera Maria Altuna Lizarraga marrazkilaria eta  Maiatz argitaletxearen kide den Lucien Etxezaharreta ere izango dugu Louise Michelen.
Amaiur B. Blasco txikitan hasi zen poesia idazten beretzako. Gerora, argitaratzeko modua etorrita, aukeraketa eta bazterketa egin ostean, zenbait poema atondu eta sorkuntza berrian beste batzuk gehitu ditu 'Egunsentian' osatzeko, umorez  bezala, negarraren poesia kutsakorraz. Prozesu honen ondoren dator Maria Altunaren ilustratzea, poesien minimalismoa eta bildumaren egitura islatzen duena. 

"Maiatz" euskaraz argitaratutako aldizkaria da, literatura arloan diharduena. Ipar Euskal Herriko idazleen lanek osatzen dute eduki gehiena, mugaz bertzaldekoenak eta itzulitako atzerritarrenak ere agertzen badira ere.
1984tik aitzinera, aldizkari izatetik argitaletxea ere izatera igaro zen, eta liburuak kaleratzen hasi zen. Hementxe beraien lehen aldizkarian esandakoa:

"Literatura, zertarako? Gure sendimenduak ez diten bakarrik pasa bainan bizi ditzagun. Maitasuna, lana, tristezia eta mendiak, esperantza eta gau baten zoriona, euskaraz. Gureak euskaraz direlakoan.
Literatura guretako. Ez gauza hil batzuk, ikerketa hotzetarakoak eta errautsez bete erakustokietarakoak.