''Baiona eta Iruñea 'arteko
literaturaldiaren lehen partea,Iruñeako hirian iragan zen,
Maiatzaren 16an.
Hastapen batean, Enrike Diez de
Ulzurrun, gidari historiozale aditua, segitu ginuen , Nafarroako
Artxibategia, Andre Maria Erreginaren katedrala, Udaletxea,
Kondestablearen jauregia inguruetan barna , nun nahi zituela
'magia'lari bat bezala, bere motxila sorgindutik, nafartar idazle
ezagutuenen aspaldiko liburu batzu jalgitzen. Aukeratuak zituenetan
zonbat asko gordinak izanez , haukien inspirazioz, Sustrai Colina,
eta Saioa Alkaiza pertsulariek, finezia goxoz eta dakiten
ironiarekin ezin hobeki umoreztatu gintuzten.
Geldi aldi bat egin zen gero,'' Karrikiri'' elkartearen liburutegian, nunbait, oraiko literaturaren sorkuntzari bisita bat egiteto.
Laister denbora iragan zen, eta Kondestablearen jauregian, 'idazle manant'eak bezala 19etan sartu ginen,.Hor 2 orduz testo bikainak irakurri ziren. (Hauk, datorren Maiatz aldizkarian agertuko dira). Edmundo Lacasta eta Eñaut Etxamendiren abestiek bihotz zolaraino hunkitu gintuztenekin ekimena ,ez ohart batean, bururatu zen.

Azkenik, Zaldiko Maldiko elkartearen
etxean izigarri ongi eta giro goxoenean denek afaldu ginuen !
Eskerrak bihotzetik
deneri !
Hatsa elkartearentzat :
Auxtin Zamora
.
Parte hartzale guziak :
Saioa Alkaiza, Jon Alonso-Fourcade,
Koldo Ameztoi, Agurtzane Anduetza, Joseba Aurkerenena, Axun Zelai, Josetxo
Azkona, Santi Begirastain- Madots, Sustrai Colina, Eric Dichary, Inma
Errea, Enrike Diez de Ulzurrun, Juanluis Etxaburu(Ondarru), Eñaut
Etxamendi, Luzien Etxezaharreta, Jose Angel Irigarai, Josu
Jimenez-Maia, Eduardo Lacasta( Edmundo Lacort), Ainara Maia, Mayani Lissar, Juankar
Mugartza, Joxemari Sestorain, Mikel Taberna, Marikita
Tambourin,Auxtin Zamora .