Eskuz eta begiz-Literaturzale taldea


Eskuz eta Begiz literatur taldean Janbattitt Dirazar, Ixabel Etxeberria, Añamari Koxkarat, Xabier Soubelet, Pruden Sudupe, Kattin Mendiburu, Denixe Etxeleku eta ni biltzen gira. Gure asmoa Begiraleak elkartearekin zer ikusirik izan duten idazleen lanak berriz plazaratzea da, edota ez badira inoiz plazaratu, liburu moduan ateratzea.
Iaz Monzonen URRUNDIK plazaratu genuen. Aurkezpena D. Lohizunen egin genuen eta ostiralean Bergarako Olaso dorrean egin dugu. Azaroaren bukaeran Iratzederren PINDAR ETA LANO plazaratuko dugu, berriz ere, baina egokitua eta zuzendua. Heldu den urtean, Dirazarrek Herrian plazaratutako kroniken bilduma plazaratuko dugu.
Horretaz gain, urtean behin, martxo aldean, Euskaralai bestarako, ESKUZ ETA BEGIZ aldizkaria plazaratu nahi dugu. Lehena egiten ari gira.
Gure bilkuretan gure eginbeharrez mintzatzeaz gain, olerkiak irakurtzen ditugu. Ikusten duzun bezala, ez da beste munduko gauza, baina pozik gira.

Taldearentzat 

Joseba Aurkerenena