''Bis repetita placent''
Horazio olerkariak zion bikoiztu ekintzek plazerra sortzen zutela.
Maiatzaren 25ean, Iruñea eta Baiona arteko 'Maiatz''-en solasaldien bigarren ekimena, Iruñean bezala, Baionan ere, molde lasai eta maitagarri batean iragan zen.
Iruñean bezala ere, hiri erdian itzuli bat egin zen, 'Maiatz'en burua, eskua, bihotza, arnasa den Luzien Etxezaharreta-ren pausueri jarraikiz, bai, eta, Laka eta Maddi Sarasua pertsulariek asmatu ixuri-hitz freskoak entzunez.
Lapurdiko hiri nagusiaren karriketan, ehunka, milaka ibili diren pertsonen artean, hor ote ziren, Luzienek oihartzunarazi zizkigun: Xaho, Piarres Lafitte, Victor Hugo...eta beste... ?
Bai seguraski....oraino 'Maiatz' en argitalpenetan eta beste hainbeste liburu idatzietan, euskara bizi denaz geroz !
Zuhigaraitxipi eta itsasoko gizonen omenez, Josebak Aurkerenak idatzitako olerki bat, berak, abestu ondoren, ' Maiatz'en egoitzari bisita bat egin zen, bere barnean daukan ekoitzpen aberatsez ideia bat egiteko.
Ekimena, Euskal erakustegian bururatu zen. Hor, ''Hatsaren olerki bustiak 2016'' bideoaren parte bat, Joseba Aurkerenena, Marikita Tambourin, Auxtin Zamora-ren laguntzarekin erakutsia izan zen ; Edmundo Lacort abeslariak, boz sarkor eta artistikoki hildokatuarekin, Mikel Laboaren bi kantu, eman zituen ; Itxaro Borda-k eta Joxemari Sestorain-ek "'itzulpegintzaz'' egin burutazioak, alaiki eta zuzenki partikatu zizkiguten; azkenik, Juankar Mugartza-aurkezturik , Iruñeko idazleen irakurketaren txainda izan zen; hor parte hartzen zutelarik deplauki: Agurtzane Anduetza, Ainara Maia, Jose Angel Irigarai, Josu Jimenez, Juankar Mugartza, Josemari Sestorain-ek, bai eta, Karrikiri elkarteak ere, Juanluis ''Ondarru'k, Iruñeatik ekarri, nafartar idazleen liburu guziekin .
Goraintziak, hurbiletik edo urrundik parte hartu duteneri. Orai, nahiko ginuke jakin, ean, datoren urtean , "Erdizka eta hiru''-''Dobla eta hiru'',oraino ''Iruñea-Baionaren ' arteko pausuak bigarren aldi batez dantzatuko ote diren ?
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora
Euskal Erakustokia aintzinean
Josu Jimenez-Maia, Emilio Lopez, Juanluis Etxaburu, Juankar Mugartza
Joseba Aurkerenena abesten
Errobi bazterrean
Laka eta Maddi Sarasua pertsutan
Juankar Mugartza
'Maiatz' en egoitzako artxibategian Edmundo Lacort, Eric Traonmilin eta Josu Jimenez-Maia
Victor Hugo-ren aipatzen
Euskal Erakustokian
'Plaxot' enparanzan, erromanako aztarnak aipatzen
Passemillon karrikan, ''Maiatz''en egoitzaren barnean
Passemillon karrikan, ''Maiatz''en egoitzaren barnean
Eric Dichary Luzien Etxezaharreta
Joseangel Irigarai
Edmundo Lacort Abeslaria
Josu Jimenez-Maia
Ainara Maia