Heldu den asteartean irakurraldi poetiko bat eginen dugu eta gonbidatuta zaude olerki batzuk irakurtzera.
Joan den udazkenean 40 urte inguruko neska bat, auzokoa hil zen, lanaren eta estuasunen zama handiak eraginda, eta bere burua urtegiratu zuen.
Ama ezagutzen dut eta saio hau prestatu dugu. Andoni, Gabriel, neu gaude oraingoz eta pentsatzen dut neskaren lagunek ere parte hartuko dutela.
Oraingoz hauxe, ongi izan.
OMENALDI-IRAKURRALDIA
Ainara Nazabal Iraola zenaren omenez
In memoriam
Beasain
Ttiklik elkargunea Zelaeta berri plaza 3
Otsailak 7 (arratsaldeko 7etan)
2017
Sailak
garbi edukitzea zuen maite.
Belar
txarrak biltzea, bere baitan erretzeko.
Asko
besterenak ziren.
Hainbesteko
erraloa egin zuen
eguzki
bat egin zitzaion barruan.
Eta
uretara eraman zuen itzaltzera
gu
kiskal ez gintezen.
Daisuke
Ainara
Nazabal Iraola (In
memoriam)