"Hats-Arte"- Erakusketa-Egitaraua

"Hats-Arte"- Erakusketa Senpere Larraldean

Ikusiz ,'' Hatsaren Poesia'' urteroko olerki liburuan, parte hartzen dutenen artean, asko artista badirela.... izan...: margolari, argazkilari, zizelkari, abeslari, musikari, antzerkilari. eta abar ....Hatsa elkarteak , aurten, bere kideekin , lehen aldiz talde-animazio-erakusketa bat , deitua ''Hats-Arte'', egituratu du . Hau, iraganen da Senpere Larraldean: Abuztuko lehen 3 aste buruetan :
**5-6-7 **12-13-14 ***19-20-21**Erakusketaz gain, 2 Larunbat goizez 13an eta 20ean, oinezko ibilaldi bat Senpereko xendretan barna eginen da eta gero, Larraldean, parte hartzale guziekin , arratsaldean, bazkari -animazio-poesia giro bat sortuko. Erakusketaz gain, beti Larraldean :

--Abuztuaren 13an, erakutsiak izanen dira arratsaldeko 5 etan : Josu Jimenez-Maiaren ''Orbel azpiko haikuak'' eta Hatsa elkartearen 'olerki bustiak 2016' bideoak --Abuztuaren 20ean Maddi Zubeldiak arratsaldeko 5etan berak sortutako abesti batzu emanen ditu eta Maddi Andueza'k larunbat arratsalde batez, biolin pieza bat edo bi interpretatuko.

''Hats-Arte''erakusketan parte hartuko dute :

Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Maddi Andueza, Iñaki Bastarrika, Beratarbide Idoia,Mikel Dalbret, Juan-ManuelGalarraga, Itziar Gomez, Castella-Andueza Ennio, Gustavo Castella, Goitia Koldo, Imanol eta Joan Mari Irigoien, Iturrioz Manuel, Jimenez-Maia Josu, Gabriel Korta-Rekarte Jokin Lasa eta Miquel Saumell, Ainara Maia, Maite Ramos-Fernandez, Salamero Andoni, Maite Toledo, Carmen Valois, Auxtin Zamora, JoseMari Zendoia, Maddi Zubeldia .

Hatsa elkartearentzat

Auxtin


Argibide inportante batzu : 1) Parte hartzale nor berak, 1, 2, 3,  4, edo 5 obra aurkeztu ditzazke.(lekua balin bada, agian gehiago ere) Gai guziak  onartuak izango dira !

Olerkiak ere, artistikoki kuadrotan landuak balin badira.


2 ) Obrak,  edozoin Larunbat  edo Igande goizetan  Larraldera ekarri ditzazkezue ( gurekin hitz ordua Emailez finkatzea eskatuko genizuke !)

3) Oinezko Ibilaldien abiapuntua (13an eta 20ean)  9ak/ 30etan Larraldean)Bazkariarentzat , eskatzen dugu nor berak bere janaria ekartzea 

4) Erakusketan parte hartu nahi dutenen izenak Uztailaren 26eko,nahiko ginituzke