Azken ukituak egin ondoren honatx Behin Betiko Egitaraua.
MAIATZ aldizkarian ''Iruñea-Baiona'' gaiaz idaztea ere proposatua da. Testoen igortzeko azken epea: maiatzaren 16a arte; aldez aurretik, edo lanaren fragmentu bat bidali edo, gutxienez, berretsi irakurri nahi duzuela lekutxo bat zuentzat egiteko, denbora mugatua izan eta partekatu behar dugulako.
Testoak nire helbide elektronikora igorri behar dira:
mugarza@unavarra.es
Ongi izan!
Juankar Mugarza
================
EGITARAUA
Maiatzen 32. Solasaldiak
================
Aurten bi partetan iraganen dira Baiona-Iruñeko idazleen topaketen inguruan:
Maiatzaren 16an Mendekoste astelehenean Iruñean
17:30. Ibilbidea Alde Zaharrean barna. "Hiri Buruzagia: euskara eta literatur bideak mendez mende", Enrike Diez de Ultzurrunen eskutik, Sustrai Colina eta Saioa Alkaiza bertsolariak bidelagun hartuta. Topalekua: Artxibo Nagusiaren atzealdean, harresietan. Apailatzaile eta babeslea: Zaldiko Maldiko elkartea.
19:00. Kondestable Jauregian: Maiatz aldizkari eta elkartearen aurkezpena eta Iparraldeko idazleen happeninga
20:00. Kondestable Jauregian Iruñeko idazleen testu irakurketak
20:45. Agurra eta gomita Iruñeko idazleei Baionara maiatzaren 24erako
21:00. Zaldiko Maldiko elkarteak eskaini otamen ederra.
Karrikiri elkarteak Baiona aldeko idazleen liburu erakusketa berezia muntatzen du egun hortan. Bestalde, maiatzaren 9tik 21era Karrikiri euskal dendan Iruñerriko eta Baionako sortzaileen liburu eta disko erakusketa izanen dugu.
Horren guziaren laguntzaile dira Zaldiko Maldiko, Karrikiri Elkartea, Hatsa Elkartea (Hatsaren Poesia),Euskal Idazleen Elkartea, Iruñea-Baiona Jumelagea, Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala.
Kasu: Baionatik Iruñera, nahiz Iruñetik Baionara joan nahi duzuenok abisa otoi, elkar bidaia baten muntatzeko gisan!
Maiatzaren 25ean asteazkenez Baionan
18:00. Hitzordua Euskal Museoaren aintzinean; ongi etorria Iruñako idazleei Baiona-Iruñea jumelagearen ganik.
18:10 Baionako bisita bertsulariekin: Laka eta Maddi Sarasua.
Egonaldiak :
1 San Saturnino eta San Leon, Baiona aurkezten museo aurrean
2 Baiona eta itsasoa eta Nafarroa, Errobi, Zuhigaraitxipi, inglesak
3 Kordelieren kalea: euskal kulturaren kalea, Herria, Enbata, Ekaitza, euskal idazkaritza, Herri Batasuna, Xaho, Bizi, Batera e.a.….
4 Baiona zaharra: erromatarrak, plaxota, Passemillon, Maiatz… hurrupaldi batekin
5 Bost Kantoiak, Victor Hugo, Baiona hiri nagusi…
19:45 Hatsaren poesia ikuskizuna (Auxtin Zamora-k aurkeztua)
20:00. Euskal Museoan “itzulpengintzaz” mahai ingurua : Itxaro Borda, Joxemari Sestorain-ekin.
21:00 Iruñeko idazleen happeninga, testu eta musikak.
21:45 afaria elgarrekin.