Auxtin Zamora-ri egin omenaldia

 Auxtin Zamora, omenaldiaren  momentoan,(2016 eko Hatsaren Poesiaren egunean)
 Leire Alonso (Biolontxeloan), Josu Jimenez, Inma Zestau eta Ainara Maia

Olerkari laguneri

Hatsa elkartearen arduradun naizenez , ''Hatsakide'' batzuek ez usteko omenaldi erraldoi bat egin didate.Lur barnean sartu beharko nuke, bihotza erdibiturik hain gaindizka egin dizkidaten goraipemenentzat, baina badakit arras ongi, laudorio horiek, ''Hatsa''ko kide guzieri zor ditudala, beren idatziek dutelako, ahalgerik gabe proposatzen dutan liburu hutsaren orrialde xuri guziak esku zabalez betetzen . Beraz neri bihurtu goresmen guziak(Josu Jimenez-Maia,Ainara Maia,Eneritz Abruza, Juankar Mugartza,Begoña  Zestau,Inma Zestau,Marisa Arruabarrena, Tere Irastorza, Agurtzane Anduetza, Juanmari Apaolaza, Leire Zabala-Telleria, Idoia Beratarbide , Oier Guillan),  gehi, duela zonbait egun , Joanmari Irigoienek igorri dizkidanak , bai eta, Mozkutik Leire Zabala-Telleriarenak ,eta ere Romatik, Alex Mendizabal-enak , gehi oraino Eukene Lizeagarena ere ,:  
olerkarieneguna6 blogean... ezarri ditut , jakinez denak...nereak bezainbat zuenak ere direla …..
                                                                                  Auxtin Zamora
.

Josu Jimenez-Maia ren hitzaldia
Sofokles greziarrak zionez, ''Espero ez den poza baino poza haundiagorik ez da ''
Poza handiz biltzen gara urtero hemen, Larraldean eta aurten ere espero izateko poza hartu dugu berriz ere lagun zaharrak ikustean, eta baita lagun berriak egitean ere. Egia da Hatsaren Egunaren karietara batzuk elkar ikusten dugula soilik urtean behin ; egia da ,bestalde , Hatsaren Egunean ezagututako lagun bat beste nonbait topatzean – Hatsaren poesiak emandako poza espero gabe berritua- ematen duela poza haundia. Are poza handiagoa ematen du lagun berriak egiteak,urterik urte Hatsaren poesiaren arrimora beti aurpegi berriren bat , hats berriren bat , gehitzen zaiolako taldeari.
Eta taldea diot, oso talde sui generis izanik ere, eta taldea bada batez ere Auxtinek egindako lan eskergarriari esker izan da, hori bai dela pozgarria, Auxtin Zamora izatea den bezalakoa, langile fina eta umila,euskaltzale suharra eta eskuzabala. Espero ez den poza baino poza handiagorik ez da zioen Sofokles zaharrak, eta egia bada eta gure azpilanaren oihartzunik heldu ez bazaio gure lagunari, espero ez duen opari xume bat eman nahi diogu Hatsaren buru , beso, bihotz eta giharra den Auxtin Zamorari.

Ainara Maiaren lekukotasuna
HATSAREN POESIA 18 urtez euritan nahiz ateri
gure eskerrik beroenak
nahi dizkizugu zuri,
Auxtin ageri
Gure irribarrerik zintzoenak
gaurko eguna argi dezagun maitasunez ia eri.
Oxtikenian hats hartu nuen lehenbizikoz,
poeta ilustre ta ezezagun artean gureasoekin joan nintzen 2001ean
eta Larradera lekutu ginen gero,
arnas sakon hartu ta elkarri hats ematen segitzeko,
oxtikenetik larraldera,
hats eman ta hartuz laketu gara
**************************

Eneritz Abruza-ren lekukotasuna
Non gure sormenaren arima
biluztuz Senpereko larreetan,
sentipenak hitz bilakatuz eta hitzak kantu .
***********************************

Juankar L.Mugartza-ren lekukotasuna
Gaua zelarik
argi bat ikusi genuen izar itzalien artean
itzalen atzean
poesiaren maitale ginenok
inork ere bere babesa ematen ez zigun umezurtz hauek
Eta argia erakutsi zigun agian ez
baina olerkariak
Euskal olerkariak ginela
berari esker
********************************************
Begoña Zestau-ren lekukotasuna
Umiltasunetik sakonenean, bizkorrenean ;
Ixiltasunetik adierazkorrenean,
gure esanak eta esanahiak apal-apal jaso,
eta, urtero-urtero , emozioen zirraraz gozatzeko bidea ireki zigun ;
Bere begien urdina eta irriparra bidelagun izanik .
****************************************************

Ima Zeztauen lekukotasuna
Txapela azpian
Mundua agerian
Auxtin du izena
Zamora abizena.
Biziaren ikuskera
Muga askoren gainera
******************

Josu Jimenez Maiaren lekukotasuna
Isiltasuna ez da sekula hutsa
ez hutsaren hurrengoa
ez hutsala .

Idatzi ez dudana
idatzi nahi dudana da..

Lan isiletik sortzen da Hatsa
norberaren hats, hitz bihurtua,
Auxtini esker , urteroko hitzordua
hutsik egin gabe.
Eta isil nadin,isiltasuna ez baita sekula hutsa
ez hutsaren hurrengoa
ez hutsala.

Marisa Arruabarrena-ren lekukotasuna
Amildegi ertzean nengoelarik
ezagutu nuen Auxtin
Eta orduan
iluntasun garratza
argi bihurtuz
eta mina
xamurtuz...
Ireki zizkidan Larraldeko
leiho eta ateak.
Eta orain
nola eskertu bere lana ?
Nola esan maite dugula ?
Ba dakigun modu bakarrean...
Aupa zu Auxtin !
************************

Tere Irastorzaren lekukotasuna
Norberarentzat bakarrik ez diren hitzak
denon hats bihurtzen dira.
Arnas hori poesiaren hasiera,
eta Agustin, zu hats emaile lehena
****************************

Agurtzane Anduetza-ren lekukotasuna
Irrintzi bat entzun da,
Mendi tontorrean.
Goazen olerkari danok,
Bertso baten atzean...
Mila esker Auxtin,
irrintzi eta olerkia
izateagatik..
***************

Juan Mari Apaolaza ren lekukotasuna
Urrutira begiratu, eta bertan arakatu
erlatibitateak bakoitzaren denbora luzatzen du
zuk poesian topatu duzu aurrera salto egiteko leku
konturatzerako, denbora asko irabazi arazi diguzu
Argazkia ulertzen duzu
argazki bakoitzak daramana idatziz askatzen duzu
gordetako denbora zatiak hitzez finkatzen dituzu
zuri esaten bai dizute, guri kontatu diezaguzuna
Poesiaz eta argazkiez lotzen gaituzu Hatsan
gustura hartzen dugu zure gonbita
jakin izan duzu nola eraiki
bestela galduko ziren gure kontuekin
Auxtin Zamorari omenaldia
************************

Leire Zabala-Telleriaren lekukotasuna
Mozkutik
Mila esker eta eskerrik hanitx
Auxtin Zamora-ri
Hatsa elkarteraren bidez euskaldunon artean,
euskara, poesia eta bizitza elkarbanatzen laguntzea gatik ,
bai Euskal Herrian bai atzerrian.
*********************************************

Joanmari Irigoienen lekukotasuna
Milesker zuri, Auxtin,
Hatsaren hats,
eta milesker zure inguruan dabilen jende horri,
jende xaloa eta apala,
jende sanoa,
lan isilari esker
Poesiaren Eguna
urtean behin
posible egiten duena,
urtean behin
Lurra Zeru bihurtzen
laguntzen diguna…
baita Zerua Lur ere, hainbatetan,
zeren poesia Lurra den eta Zerua den,
irria eta haserrea,
errealitate magikoa eta errealitate gordina,
matxura existentziala eta jainkozko miraria,
denbora eta desdenbora:
gora Auxtin Zamora!
Altzan, 2016ko urtarrilaren 16an

Alex Mendizibalen lekukotasuna
Buongiorno Eromatik Auxtin,
jaso nuen HATSA 2016. Beti bezala izugarrizko pozarekin.
Egiten duzun lanaren garrantzia eta edertasunak ez du parekorik.
Erabat azpimarragarria iruditzen zait zuzenketak ez egitea. Hori oso oso gutxi gertatzen da euskal literaturan zoritxarrez.
Bestalde adin eta interes desberdineko horrenbeste jenderen poesiak bilduak izatea gozamen handia da niretzat.
Berriz ere eskerrik asko Auxtin

Idoia Beratarbide  eta Oier Guillan-en lekukotasuna

Kaixo Auxtin
poz handiz jaso dugu, beste behin ere, Hatsa bilduma, eta ohiko moduan altxorrak topatu ditugu poemen artean. Tartean, asko gustatu zait zurea, etxe-izenekin egindakoa... performance bat egiteko ezin aproposagoa!

Honakoa azken urtea izango duzula ere irakurri dugu Maiatzen, pena handiz. Hurrengorik ez da egongo beraz? hala izan edo ez, bihotzez diogu Errenteriako lagunek Hatsaren bilduma oso garrantzitsua izan dela guretzat, jende zoragarria ezagutzeko aukera eman digula, oso lagungarria egin zaigula gure testuak plazaratzen eta zabaltzen hasteko orduan. Hatsak leku berezia du gure poesia-bihotzetan, eta baita Auxtinek ere gure lagunik berezienen zerrendan.

espero dut oso laster egongo garela, ZORIONAK beste behin egindako lanagatik!!!!

besarkada estua

Idoia eta Oier

**********

Eukene Lizeagaren   lekukotasuna


Joan de urtean, Auxtin Zamorari omenaldia egin zioten. Ez nuen aukera izan neurea egiteko. Hots, gaur, berandu ez dela espero dudanean,nirea egiten diot- Eukene Lizeaga

Auxtin Zamora
Larraldeko paisaiak,

mendi eta inguruak,
bere hatsaren gabe
ulert ezinak diren antzera,
ezin dut Senpere ulertu
Auxtinen egotea gabe.


Bere izaerak,

bere egiteak,
blaitu gaitu guztiak,
Euskal-herriko poetak
zor dioguna,
haizean, lurrean,
zuan, uran,
eta gure Urtzian,
Betirako gordeak
izango dira.

  Eukene Lizeaga 


 Auxtin-i eskaini lore sorta