"Hatsaren Poesia"( Eguna-Bilduma eta talde argazkia)


Hatsaren Poesiaren eguna 2016/04/03


Bilduma
Hatsa hartuz, hatsa jaurtikiz, hatseginez, 18 garren aldi batez, Hatsakide zonbait elkartu ziren Larraldean, Apirilaren 3an , urteko bilduma berriaren agurtzeko. Haurten 114 idazleek parte hartu dute bederazka eta 250 gazte-gaztetxoek taldezka.
Liburuaren azalak erakusten digu, mundua idurikatzen duen zirkulo beltz baten erdian , izaki baten itzala, besoak eta ankak zabalduak. Izaki horrek ez du gorputzik , itxura bat baizik ez da, uniberzotik eta lurraren idekiduretatik jalgitzen zaion argiak, bere izaeraren mamia, dena jan dio itzal bat bakarrik izaiteraino .Argia eta denbora bezala, Poesia ere , gure izaitearen funtsaren jalea da, eta olerkien bidez gure errealitateari betirako itzal bat idatzirik uzten diguna ****


Liburuaren sar hitza , Antton Kazabonek idatzia , berak irakurri zuen , ''haurtzaroan barru-barruan gorde poz ttiki guztien kaxa xuria idekiz . Datoren urteko sar-hitzaren idazlea, Graxi Solorzano izanen da ,horrela du suerteak , Maksim Zestau olerkari gaztetxoaren eskuaren gandik, erabaki .

Zorionez urtero olerkari berriak sortzen dira ,hala nola 24 olerkariek gehiago bai eta bi eskolatako haurrek parte hartu duten aurten Hatsaren olerki bilduman :
Alonso Leire,Amadoz Ongay Bingen, Balentziaga Mikel, Erasun Urzelaieta Arantxa,Gartziarena Mikel,
Ibisate Garcia Naiara,Ibisate Martin Danel,Indaburu Kattalin,Lissar Mayani,Maisonneuve Jean Henri,
Moreno Deiane, Murua Xumai, Noblia Odon,Osta Iosu,Rodriguez Etxabide Mattane,Santisteban Karlos,
Sestorain Jose Mari,Tijero Osario David,Traonmilin Eric, Maurice Harriet Eskola-Haltsu haurrak, eta Berriozarko Institutoak
Hatsaren filosofian da ,olerki idazleak behar duela olerki irakurle bilakatu, eta olerki irakurleak olerki idazle ; Hatsaren filosofian ere da,olerki idazleek behar dutela beren poesiaren sua partikatu eta beraz nunbait, poesiaren militanteak izan .
Hoietan ditugu  :
Ainara Maia, Berriozarko Institutoko haurrekin,
Josu Jimenez bere haiku tailereko ikasleekin,
, Paxkal Bourgoin Haltsuko Eskolako haurrekin,
Mikel Zelestino eta Ana-Naroa-Oihana,bere erakasle kideak, Igantziko eskolakoekin,
Beronika Zamora Senpereko Ikastolakoekin,
Isabela Etxeberria Ziburu Larzabal eskolakoekin
Belen Beaskoetxea, Hilario Hormaetxe, Maika Arnaiz, Puri Zugazti eta beste erakasle kideak , Amorrebieta Zornotzako Larrea eskolakoekin
Mikel Babiano, eta Tere Irastorza 'Idazleen eskola'ko kideekin.

Hatsaren Poesian idazten dutenen guzien artean, margolari, argazkilari, zizelkari musikari eta artista asko izanez, aurten erabaki da 'Hatsa Arte''deituko den erakusketa baten antolatzea : Larraldean Abuztuko lehen 3 asteen barnean . Beraz parte hartu nahi duten guzieri atea idekia zaie
Bertzalde, 'Olerkarien Eguna' deitu ekimena hasi zen Apirilaren 2an Larraldean 'Lastozko ihesgunetan'' argazki-testo bideo batekin Orai, Uztaila arte,  norberak bakarrik edo beste batzuekin egituratu lezaken ekitaldi poetiko guziak sartu genezazke Olerkiaren Egunaren ekimen hortan
Azkenik, gure miresmen sentikorrenak, Joanmari Irigoien-i, Imanol bere anaiaren laguntzarekin , duen gaixotasunaren haraindikatuz,  gure artean  eguna iragan duelako.Agur bero bat ere  , Euskal herritik hurrun diren hatsakide guzieri eta bereziki Mozkuko Leire Zabala, New Yorkeko Elizabeth Mackling , Uruguaieko Leonat Egiazabal ,Romako Alex Mendizabal, Bartzelonako Goiuri Unanue-ri

Hona hemen liburuan parte hartu dutenen izen guziak Abruza Eneritz /Agur-Meabe Miren /Aintziart Piarres /Alonso Leire /Amadoz-Ongay Bingen /Anduetza Agurtzane /Andueza Maddi /Andueza-Castella Ennio /Anselmi Luigi /Apaolaza Juan Mari /Aranzeta Amaia /Arkotxa Aurelia /Arruabarrena Marisa /Aurkerenena Joseba /Azkona Josetxo /Azkune-Mendia Iñaki /Azpeitia Julen /Babiano Mikel /Balentziaga Mikel /Bastarrika-Izagirre Iñaki /Beratarbide Idoia /Berriozarreko Eskola /Borda Itxaro /Casenave-Harrigile Junes /Davant Jean Louis /Dicharry Eric /Erasun-Urzelaieta Arantxa /EstebanKarmen/Etxamendi Eñaut /Etxezaharreta Luzien / Gabilondo Miren /Galarreta Xabier /Galdos Jon /Galzusta Elena /Gartziarena Mikel /Garzia-Etxandi Angel /Gilzu Luixa /Goietxe Beñardo /Goitia Koldo /Gomez Itziar /Gonzalez Migel /Gorrotxategi Aritz /Guillan Oier /Hormaetxe Hilario /Ibaibarriaga-Urkiri Imanol /Ibarguren Mikel /Ibarzabal Nerea /Ibisate-Garcia Naiara /Ibisate-Martin Danel /Igantziko Eskola /Indaburu Kattalin /Irigoien Imanol /Irigoien Joan Mari /Irigoien Jokin /Iturrioz Andoni /Jimenez-Maia Josu /Jorajuria Peio /Kazabon-Amigorrena Antton /Korta-Rekarte Gabriel /''Larrea eskola"Amorrebieta-Zornotza /Larretxea Hasier /Lasa Amaia /Lissar Mayani /Lizeaga-Tamayo Eukene /Mackling Elizabeth /Maia-Urroz Ainara /Maisonneuve Jean Henri /Makuso Juan Ramon /Maurice Harriet Eskola Haltsu /Mendizabal Alex /Monje Aitor /Moreno Deiane /Mugartza Juan Kar /Murua Xumai /Noblia Odon /Olaso-Bengoa Xabier /Osta-Jimenez Josu /Otamendi Jose Luis /Otxoteko Pello /Pardo-Perez Rakel /Piarres Larzabal Kolegioa /Rodriguez Fito /Rodriguez-Etxabide Mattane /Salamero Andoni /Santisteban Karlos /Sarasola Juanma /Sestorain Jose Mari /Solorzano Graxi /Soubelet Xabier /Taberna Mikel /Tambourin Marikita /Tijero-Osario David /Tobar-Arbulu Joseba /Toledo-Saralegi Maite /Traonmilin Eric /Txantxangorri /Ubera Ander /Unanue-Arruabarrena Goiuri /Urizar Eneko /Urkia-Inza Maite /Urkizu Urtzi /Valois Carmen /Vitas Ixone /Zabala-Artetxe Juan Luis /Zabala-Telleria Leire /Zaldubi Ikastola Senperew /Zamora Auxtin /Zapirain Xanti /Zelaieta Edu /Zendoia Josemari /Zestau Maksim /Zubeldia Koldo /Zubeldia Maddi /Zugazti Puri

**** Azalaz egin den interpretazio hau , nerea baizik ez da; nahi duenak asmatu eta idatzi dezake bere interpretazio pertsonal bat eta igorri gure helbide elektronikora , (olerkibilduma@sfr.fr)Hau, datoren olerki bilduman publikatuko
ginuke