Mozku-tik Leire Zabala-ren mezu berria



Hatsa elkarteko kide lagunak,

Iragan den ostiralean, maiatzaren 13an, unibertsitatean egin nuen nire euskara ikasleekin poesia errezitaldia.
Argazki batzuk eta bideo batzuk egin genituen ere.
Bideoa oraindik egitear dut, bideo desberdinak bateratu, musika jarri eta abarrak egin behar baititut. Gainera, oraindik bi ikasle gehiagok, zeinak ezin izan ziren gurekin egon, parte hartu nahiko lukete eta zerbait prestatzen ari gara. 
Ostiralean irakurritako poesiari dagokionez, Orixe, Aresti eta Errusiari loturiko hemengo hainbat olerki irakurri genituen:

Oraingoz parte hartu duten ikasleak hauek dira:
Anastasia Gruzdeva, Karina Mischenkova, Polina Pleshak, Vsevolod Anisimov, Natalia Magnitzkaya eta Yulia Potanina.
Ekintzara gehitu nahi direnak agian:
Anton Txernov, Ilia Haritonov eta Iva Miksa.

Lana borobilduagoa dugunean, igarriko dizut.

----------

Bestalde, irratiari dagokionez, hemen duzue esteka, gaztelaniaz da elkarrizketa eta, tarteka, 4 abesti kantatzen ditut nire kitarrarekin lagunduaz (argazki bat atxiki dut ere):

----------

Aste pare bat baino ez zait geratzen hemen, orduan, oraindik ere zerbait egin ahal badut Moskun interesgarria izan daitekeena elkartearentzat, esan othoi!

Laster arte eta hats bero bat,

Leire