"Baiona-Iruñea" Jardunaldi literarioa, Maiatzaren 16an eta 25ean



Azken ukituak egin ondoren honatx Behin Betiko Egitaraua.
MAIATZ aldizkarian ''Iruñea-Baiona'' gaiaz idaztea ere  proposatua da. Testoen igortzeko  azken epea: maiatzaren 16a arte; aldez aurretik, edo lanaren fragmentu bat bidali edo, gutxienez, berretsi irakurri nahi duzuela lekutxo bat zuentzat egiteko, denbora mugatua izan eta partekatu behar dugulako. 
Testoak  nire helbide elektronikora  igorri behar dira:
mugarza@unavarra.es
Ongi izan!
 Juankar Mugarza
================
EGITARAUA
Maiatzen 32. Solasaldiak
================

Aurten bi partetan iraganen dira Baiona-Iruñeko idazleen topaketen inguruan:

Maiatzaren 16an Mendekoste astelehenean Iruñean
17:30. Ibilbidea Alde Zaharrean barna. "Hiri Buruzagia: euskara eta literatur bideak mendez mende", Enrike Diez de Ultzurrunen eskutik, Sustrai Colina eta Saioa Alkaiza bertsolariak bidelagun hartuta. Topalekua: Artxibo Nagusiaren atzealdean, harresietan. Apailatzaile eta babeslea: Zaldiko Maldiko elkartea.
19:00. Kondestable Jauregian: Maiatz aldizkari eta elkartearen aurkezpena eta Iparraldeko idazleen happeninga
20:00. Kondestable Jauregian Iruñeko idazleen testu irakurketak
20:45. Agurra eta gomita Iruñeko idazleei Baionara maiatzaren 24erako
21:00. Zaldiko Maldiko elkarteak eskaini otamen ederra.
Karrikiri elkarteak Baiona aldeko idazleen liburu erakusketa berezia muntatzen du egun hortan. Bestalde, maiatzaren 9tik 21era Karrikiri euskal dendan Iruñerriko eta Baionako sortzaileen liburu eta disko erakusketa izanen dugu.
Horren guziaren laguntzaile dira Zaldiko MaldikoKarrikiri ElkarteaHatsa Elkartea (Hatsaren Poesia),Euskal Idazleen ElkarteaIruñea-Baiona JumelageaNafar Ateneoa eta Iruñeko Udala.
Kasu: Baionatik Iruñera, nahiz Iruñetik Baionara joan nahi duzuenok abisa otoi, elkar bidaia baten muntatzeko gisan!
Maiatzaren 25ean asteazkenez Baionan
18:00. Hitzordua Euskal Museoaren aintzinean; ongi etorria Iruñako idazleei Baiona-Iruñea jumelagearen ganik.
18:10 Baionako bisita bertsulariekin: Laka eta Maddi Sarasua.
Egonaldiak :
1 San Saturnino eta San Leon, Baiona aurkezten museo aurrean
2 Baiona eta itsasoa eta Nafarroa, Errobi, Zuhigaraitxipi, inglesak
3 Kordelieren kalea: euskal kulturaren  kalea, Herria, Enbata, Ekaitza, euskal idazkaritza, Herri Batasuna, Xaho, Bizi, Batera e.a.….
4 Baiona zaharra: erromatarrak, plaxota, Passemillon, Maiatz… hurrupaldi batekin
5 Bost Kantoiak, Victor Hugo, Baiona hiri nagusi…

19:45 Hatsaren poesia ikuskizuna (Auxtin Zamora-k aurkeztua)
20:00. Euskal Museoan “itzulpengintzaz” mahai ingurua : Itxaro Borda, Joxemari Sestorain-ekin.
21:00 Iruñeko idazleen happeninga, testu eta musikak.
21:45 afaria elgarrekin.




Uste dut egoki dela erakuts diezaiegun gure interesa eta ahal bezainbatek parte har dezagun. Gainera espres antolatua dute dena guk hemen pesta eguna dugularik.
Galde egina zauku testu ttipi baten irakurtzea Kondestable jauregian, Nafarroa, Baiona-Iruña, harremana edo nahi dugunaren inguruan zerbait erraitea, eta nahi dugun moldean presentatzea.
Zurekin kondatzen dugu elkartasun urrats berri hunen ahal bezain ongi eremaiteko. Funtsean joan daiteke ezer ez bada idazten ere!
Bestalde elgarrekin joateko gisan eta berdin autobus batean joateko aste ondarreko erraiguzu hea parte hartzen duzun.
Milesker eta laster arte
MAIATZ elkartearentzat
Lucien Etxezaharreta