Hitzen Uberan - 6garren urteurrena-Gomita

Kaixo lagun!

Udaberri partean, gure web gunearen diseinua itxuraberritu genuen. Eta uberan.org zena, uberan.eus bilakatu. Hilabeteotan egokitzapen lanetan aritu ondoren, abante bizian da.

Gure agerkari digitalaren gaurkotzeak Hitzen Uberan egitasmoaren seigarren urteurrenarekin bat egin duenez, festa txiki bat antolatzea otu zaigu. Ospakizuna urriaren 6an egingo dugu, ostegunarekin, Donostiako Kaxilda liburu-dendan. Zizka-mizkarik izango da, dena den, errezitaldi batean ipini dugu indarra: “Hau ez da poeta bat (edo bai)” izenburupean, hiru poeta arituko dira Kaxildan. Iñigo Astiz, Eric Dicharry eta Ixiar Rozas.

Ekitaldi hau, urteotan abentura honetan partehartu duten guztien topaleku izatea nahiko genuke. Kaxildan elkar ikusiko dugulakoan, jaso gure agurrik beroena.

Hitzen Uberan lan taldea eta Euskal Idazleen Elkartea

HAU EZ DA POETA BAT (EDO BAI) errezitaldia
Parte hartzaileak: Iñigo Astiz, Eric Dicharry, Ixiar Rozas.
Urriaren 6an osteguna, 19:30ean.
Donostiako Kaxilda liburu-dendan.
Antolatzaileak: Hitzen Uberan, Euskal Idazleen Elkartea.